Pintxo Institutua

Donostiako Pintxo Institutua bertako pintxoa babestu eta sustatzeko lan egiten duen elkartea da.

Donostiako pintxoa gastronomiaren munduko erreferente bihurtu nahi dugu.

Pintxo edo banderilla
“Pintxo” edo “banderilla” deituko zaio zaporez eta estetikazorekatua den hainbat janari-zatikiren konbinazioari,  bizpahiru ahamenetan dasta daitekeena, dela ogi-xerra baten gainean jarrita, dela txotx batean zulatua, dela beste formatubatean. Gehienetan behatzekin heltzen da. Banderillak kontzeptu tradizionalagoa ematen du aditzera.

Miniatura-Sukaldaritza
Sukaldaritza landuko errezeta bat (saltsa, itxura eta abar) biltzen duen platertxoa da, eta mahai-tresnekin kontsumitzen da. Prestakin horiunean bertan jarri behar da platerean.

Donostiako pintxoa erreferente bihurtu nahi dugu munduko gastronomiako posizionamenduan.
Pintxoaren aberastasun gastronomikoa, sukaldaritza tradizionala, modernoa eta miniaturakoa nabarmendu nahi dugu.
Donostiako pintxoaren benetakotasun, tradizio, nortasun eta banakotasunari eutsi nahi diogu, balio horiek definitzen baitute Donostiako pintxoa.
Establezimenduen artean “lehia sanoa” eragin nahi dugu.

 

Gure ikuspena

Donostiako tabernek zerbitzua, lokalen baldintza teknikoaketa, jakina, eskaintza gastronomikoa hobetzea nahi dugu.
Kritikak, bidaia- zein gastronomia-aldizkariek eta abarrek Donostiako tabernei buruz egiten duten balorazioa hobetu nahi dugu.
Lehentasun osoa du donostiarrak geure hiriko establezimenduenmailaz harro sentitzea eta gure enbaxadore onenak izatea.

 

Gure kultura partekatzeko modu hau hainbat balioren arabera definitzen da.

Produktuaren kalitatea
Eskulana
Zaporea
Abangoardia
Nortasuna
Konpromisoa
Zintzotasuna
Profesionaltasuna
Gizartearen berezitasuna

Institutuaren tresna nagusietako bat Gida da. Bertan dekalogoa betetzen duten establezimenduak agertuko dira, adituen batzorde batek ebaluatu ondoren.

Baranda Institutuak ematen duen errekonozimendua da, bereziki horretarako sortutako ekintza da, eta kudeaketa, jasangarritasuna, elikadura-segurtasuna, bodega, zerbitzua, gastronomia eta lokalaren ezaugarriak kontuan hartuta erabakiko dute gure ebaluatzaileek establezimenduak baranda 1, 2 edo 3 merezi dituen.

Ebaluatzaileak 20 pertsonako taldea dira, aktibo ez dauden ostalariak, lehen aipatutako askotariko diziplinetan lan egindakoak. Ebaluatzailehoriek lan hau egiteko prestakuntza jaso dute.

Zenbakizko balorazioak ematendituzte, parametro objektibo batzuk jarraituz, eta establezimendu bakoitza gutxienez 5 ebaluatzailek bisitatzen dute.