Ongi etorri eta on egin!

Pintxoa gure nortasuna da. Pare bat mokadutan hainbat eta hainbat urtetako tradizio guztia biltzen duen eta goi-mailako sukaldaritzako miniatura izatera iristen jakin duen gure berezitasuna da.

Donostia kultura gastronomikoaren sinonimo da, eta pintxoa bere adierazpenik jatorrena. Produktuaren kalitatea eta ekoizlearen jakinduria eta trebezia etengabe berritzen diren barra fresko-freskoetan garatzen dira, bezeroekiko konfiantzazko paktu batean oinarritzen diren eta zerbitzu aparta ematen duten establezimendu bikainetan, betidanik bezala!